Komunitatea

Txema Arinas

THOMAS BERNHARDEN MIRESLEAK EDO IMITATZAILEAK

Ostirala, 2019-06-07 | Txema Arinas

beso-mas-largo-robert-doisneau-1000

 

-Nire liburuak aspergarriak direla, errepikakorrak, neurriz gainekoak, maltzurregiak? Beti ari naizela dena kritikatzen, denak debalde larrutzen ditudala? Austria gorrotatzen dudala?

-Ba, begira bestela zuri buruz esan ohi dutena.

-Ondo ba, hurrengoan nire txakurrari buruz liburu bat idatziko dut!

 

Nago Thomas Bernhard idazle austriarra aurreko mendeko idazlerik eztabaidagarriena dela. Zergatia oso ageri [...] Gehiago irakurri

DEKLARATZEKORIK EZ – BEÑAT SARASOLA

Ostirala, 2019-05-31 | Txema Arinas

harpias

 

Ez da nobela batere arina Benat Sarasolaren aurreneko hau, ez behintzat nobelan betiko nondik norako narratibo klasiko edo maiztuegiak, sarrera-korapilo-bukaera/ondorioa, ohituraren poderioz bilatzen dutenentzat, nobelak hasieratik eta nahitaez harrapatu behar dituelakoan daudenentzat, nobelak ezer baino lehen eta ezinbestez dibertitu behar dituela uste dutenentzat. Deklaratzekorik ez ezta nobela batere arina, batez ere nobelatxoak hurrenez hurren kontsumitzeko joera dutenentzat aparteko oztopo edo esfortzu barik, ez; baina, [...] Gehiago irakurri

NOBELA BELTZ KASKARRA

Ostirala, 2019-05-24 | Txema Arinas

Bi andrazkoen hilketen atzean inolako trama taxuzkorik ez dago, senar eta suhi hiltzailearen trikimailu lardaskagarri eta benetan barregarri bat baizik (emaztea eta amaginarreba akabatu eta gero bere lantegira jo egin zuen, bertan sute bat sortu eta bere burua zango batetik ahuspez eskegi egin zuen Ertzaintza edo nolabait nahastearren). Ezin jakin oraingoz behintzat zer dela eta garbitu zituen bere emaztea eta amaginarreba, noski. Izan ere, nik zer edo zer asmatzekotan [...] Gehiago irakurri

EUSKARAZKO ITZULPENEN ALDEKO DEKLARAZIOA

Ostirala, 2019-05-17 | Txema Arinas

Badira urte batzuk Euskadi Literatura Saria eman ziotela Iñigo Roqueri Antonio Lobo Antunesen "Gauzen Ordena Naturala" itzulpenarengatik. Ez dut euskarazko bertsoia irakurri, baina Antonio Lobo Antunesen liburu gehienekin bezala A Ordem Natural das Coisas irakurri nuen behinola eta aitortu beharrean nago delako euskarazko bertsioa lan eskerga izan behar izan duela ezinbestez, Antonio Lobo Antunesen liburu guztiak ikaragarri mardulak, mamitsuak eta batez ere korapilatsuak baitira. Bestalde, [...] Gehiago irakurri

MARTXOA 3 (bai, pelikularen uberan...)

Osteguna, 2019-05-09 | Txema Arinas

Istilu ikaragarriak suertatzen dira hirian nonahi. Ezin naiz kalera jaitsi auzoko haurrekin jolas egitera, arratsaldero bezala gure etxeko espaloian. Arriskutsuegia omen da, behin baino gehiagotan hiriaren erdigunean ia egunero ospatzen diren manifestazioak gure etorbideraino iristen baitira. Atzo bertan poliziak tiroka bost langile hil eta ehun inguru zauritu zituen, auzo bateko elizan ikasle eta langileen arteko bilkura bat galarazteko. Nire gurasoak samindurik zeuden [...] Gehiago irakurri

EUSKAL IJITOAK: EGAXUOK ETA BUHAMEAK

Ostirala, 2019-04-26 | Txema Arinas

familia-gitanos-vascos-inicios-xx gaia72001_03

Euskal ijitoei buruzko gaiaren kontura murgildu egin naiz sarean berri bila eta hona hemen hor nonbait topatu dudana euskal ijito edo "buhameen" kontura ("motxale" be esaten zotzien aspaldi mendebaldeko euskeraz euren jardun edo lanbide ezagunena edo ardixen ulie moztia zalako geixenbat), benetan interesagarria, iturria Argia aldizkaria dut:

Egaxuek edo payoek ez [...] Gehiago irakurri

HAUSTURAK - JOKIN MUÑOZ

Astelehena, 2019-04-15 | Txema Arinas

jokin1zaldiaran-4

Bost liburu izugarri onak idatzi ditu eta nire uste apal zein guztiz subjetiboan euskarazko idazlerik onenetariko bat omen dugu Jokin Muñoz. Subjetiboa bai, badakit nik Saizarbitoria apartekoa dela, Linazasoro izugarri estimatzen dut, Urretabizkaia ezinbesteko ahotsa zait eta Atxaga dugu ikur, noski; baina, subjetiboan naizen aldetik Muñozena bai dela taiuzko obra bat, bada idatzizko ahots peto-peto bat, edo beharbada [...] Gehiago irakurri

EBROZ BESTALDETIKOAK

Astelehena, 2019-04-08 | Txema Arinas

20190322_125148

Duela aste batzuk Raul Guerra Garridok 1969 urtean argitaratu zuen Cacereño nobelaren urteurrena ospatzeko Gizpuzkoako Aldundiako Kultura Sailak  "Raúl Guerra Garrido 2019" liburua aurkeztu zuen, non Raul Garridoren nobelaren omenez hainbat idazlek parte hartzen duen Cacereño gogoetagai. Cacereño izan zen, oro har, 50-60 hamarkadetan Espainiaren alde ia guztietatik Euskadira etorritako langile xeheen bizipenak ardatz zituen aurreneko nobela. Areago, Raul Guerra Garridok Cacereñeko etorkinen nondik norakoak garaiko euskal [...] Gehiago irakurri

GAZTETXE BAT ALEMANIAN: TACHELES KUNSTHAUS

Ostirala, 2019-03-29 | Txema Arinas

zaldiaran-4

 

Badirudi aspaldiko hiri-biltegiak zirela, naziek behintzat horretarako erabili zuten. II Mundu Guda bukatu eta gero erdi hondaturik eta AEDko buruzagiek erabat bota nahi izan zutela. Zorionez, benetan amildu egin zena Berlingo harresi famatua izan zen, eta Tacheles delako etxe zaharra berehala okupatua izan zen hiriko gazte mugimendu alternatiboak. Orduz geroztik bilakatu ere egin zen kultura-gune benetan erakargarria munduko artista gehienentzat, batik bat ohiko erakustoki zein kritikalari edo [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.