Albisteak

V. irrati-antzerki lehiaketa Gasteizen

Asteazkena, 2019-05-22

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak eta Radio Vitoria EITBk Carlos Perez Uralde irrati-antzerki lehiaketaren bosgarren edizioaren deialdia egin dute. Uztailaren 7a bitarte aurkez daitezke gidoiak. (Argazkian: Orson Welles).

Nekatoeneako deialdia maiatzaren 27a bitarte zabalik

Osteguna, 2019-05-16

EIE-k, EKE Euskal Kultur Erakundearekin eta Euskal Itsaslabarreko IEZIrekin batera, Hendaiako Nekatoenea baserrian euskaraz gazte literatura lantzeko egonaldi bat antolatu ohi du. Udazkenean egiten den egonaldi honek idazlearentzat 1.000 euroko diru-zorro bat dauka eta sorturiko lana Hendaiako ikastetxeetan frogatzeko aukera ematen du. Proiektuak aurkezteko epea eta maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik.

Hezurren erretura argitaratu du Miren Agur Meabek

Asteazkena, 2019-05-15

Hezurren erretura izeneko liburua argitaratu du Miren Agur Meabek, Susa argitaletxearen eskutik. Narrazio-bilduma bat da, baina "nobela bezala" ere irakur omen daiteke, batasun handia du-eta. Atzo aurkeztu zuen lana Meabek, Susa argitaletxeko editore Leire Ziluagak lagunduta. 

Ińigo Astizek “Analfabetoa” poesia liburua plazaratu du

Asteartea, 2019-05-14

Poema liburu baten aurkezpena beti da nolabaiteko poesiaren beharrari buruzko aldarrikapen bat”, hitz horiekin abiatu zuen Ińigo Astizek liburuaren aurkezpena. Poesia liburu honetan sentsazioek, emozioek, ingurura luzatutako barne begiradek gidatzen dute Analfabetoa (Susa): mundua ez ulertzearen eta -hala ere, edo horregatik- bizitza ospatzearen bulkadak gidatuta. Etorkizun den jendearentzat, orainaldia bizi dugunontzat, hitzezko mapa bat. (Argazkia: Susa).

Literaturiak hartuko du Zarautz

Osteguna, 2019-05-09

Aurten seigarren aldiz antolatu dute Literaturia jaialdia Zarautzen, bihartik hasita igandera arte. Antolatzaileen esanetan, ahalegin berezia egin dute aurten literatur jaialdi hutsa izan ez dadin. Besteak beste, liburu-azoka indartu nahi dute. Albiste honetan bildu ditugu aurtengo edizioari buruzko xehetasunak.