Iritsi da Joana Maiz

Joana Maiz izeneko eleberri grafikoa argitaratu dute Yurre Ugartek eta Joseba Larratxek, Harriet argitaletxearen eskutik.

Kafe Bar Bilbao lehiaketaren 17. edizioko oinarriak zabaldu dituzte

Kafe Bar Bilbaok teatro laburreko gidoien sariaren 17. edizioko oinarriak zabaldu ditu.

Aintzane Usandizagaren testua "Sinadurak" atalean: "Gotorleku jator eta pribilegiatu hori"

Aintzane Usandizagaren testu berria "Sinadurak" atalean: "Gotorleku jator eta pribilegiatu hori".

Roland Toporren umore beltza

Rolan Toporren lan grafikoekin erakusketa bat antolatu dutela aprobetxatuz, haren testu bat ekarri dugu, amu gisa.

Xanti Agirrezabala: “Izaki oso sexualizatu bat erakutsi nahi nuen, baina ez gizarteak ulertzen duen modu koitozentristan”

Xanti Agirrezabalak Satiro antzezlana estreinatuko du ostegunean (azaroak 7) Azpeitiko Antzerki Topaketetan: sortzaile baten lehenengo lana, bakarrik oholtza gainean.

Elkarrizketak
Komunitatea

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea. uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai. Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Irakurle taldeen mapa

Rosa Luxenburg-en "Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti" mintzagai Amaia Lasarekin

Amaia Lasarekin Rosa Luxenburg-en Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti (Katakrak, 2019) itzulpena eta Lasaren beraren poesiagintza mintzagai izango dituzte.

Data: Osteguna, 2019-11-14
Herria: Basauri, 18:45etan
Lekua: Pozokoetxe
Sinopsia

1915eko otsailean atxilotu zuten lehenengoz Rosa Luxemburg Frantziako eta Alemaniako proletarioei Lehen Mundu Gerran ez parte hartzeko eskatzeagatik. Ostera sartu zuten kartzelan 1916an. Sophie Liebknecht Luxemburgen burkide Karl Liebknechten bigarren emaztea izateaz gain abokatua zen. Alemanian errusiar sozialdemokratak eta sozialista iraultzaileak defendatu ohi zituen euren ekintza politikoengatik herrialdetik kanporatzeko arriskuan zeudenean.

1918ko iraultzaren ostean askatu zuten Luxemburg eta bere lan iraultzailearekin jarraitu zuen. Ados ez bazegoen ere insurrekzio espartakistan parte hartu zuen. Gobernu sozialdemokrataren errepresio oldean hil zuten, 1919 urtea hasi berritan. Gutunotan naturarenganako maitasuna adierazten du. Kartzelan egondako hiru urte eta lau hilabeteetan artikulu politikoak eta manifestuak idatzi zituen, noski, baina bere lagun Sophiri idatzitako gutunotan nabarmentzen da ez ziola uko egin edertasun estetikoari: musikari, literaturari, txorien txioei, bizitzako une ederren oroitzapenei. Franz Mehringen esan ohi zuen «Karl Marxen ostean marxismoak sortu zuen buru miragarriena» zuela Luxemburgek.

 

Zerrenda osoa ikusi
Amuak

Roland Toporren umore beltza

Rolan Toporren lan grafikoekin erakusketa bat antolatu dutela aprobetxatuz, haren testu bat ekarri dugu, amu gisa. Gozatu!

Louis Aragon eta John Bergerren poesia kaierak

Louis Aragon eta John Bergerren poesia kaierak plazaratu ditu Susa argitaletxeak, Itziar Diez de Ultzurrun Segalak eta Iñigo Roque Eguzkitzak euskaratuak, hurrenez hurren.

Alice Munroren ipuingintza

Pasa den astean banatu zituzten saiakeraren eta itzulpenaren arloko Euskadi Sariak. Isabel Etxeberriak jaso zuen azkena, Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Erein, Igela, 2018) lanari esker.

Beatriz Chiviteren "Mugi/atu" poesia lan berria

Beatriz Chivitek Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu du poesia lan berria: Mugi/Atu. Munduari begirada zehatz bat, sufrimenduari, hormei, mugei; munduari begirada zabal bat, pertsonei, humanitateari, bizitza egiten duten koloreei.

Peter Handke-ren "Haurtzaroaren abestia" euskaraz

Asier Sarasolak Peter Handke ideazlearen "Lied Von Kindsein/Haurtzaroaren abestia" euskaratu du, Win Wendersek 1987an zuzendutako Der Himmel über Berlin (Zerua Berlin gainean) filman entzun daitekeen poema ezaguna.

Peter Handke Peter Handkeren kontra

Peter Handkeren poesiara begira jarri gara amu honetan.

Xerezaderen artxiboa eta Booktegi

Literatur zaletasuna ikaragarri zabaltzen ari diren proiektuak dira Xerezaderen Artxiboa Bilbo Hiria irratian, eta Booktegi interneten. Testuak egutegi komertzialetik at berreskuratuz, testuei bizitza berri bat emanez.

Pina Bausch: galderen bitartez sortzen zuen dantzezlea

Antzerkia liburuz adierazten zaila bada, zer esan dantza adierazteaz, eta zer esan “dantzerkiaz”. “Antzerki-dantza” kontzeptua asmatu zuen Pina Bausch-ek, ordura arteko definizio estuei airea emanez.

Erreportajeak
Irakurrieran
Txioak