«Ehiztari bakartia izan zen Carson McCullers, eta halakoxeak dira haren pertsonaiarik onenak ere»
Asteazkena, 2020-12-23Carson McCullersen Kafe tristearen balada plazaratu berri du Pasazaite argitaletxeak, Asun Garikanok itzulita. McCullersen giro eta pertsonaia grotesko eta liluragarriak euskaraz ezagutzeko lehen aukera dugu hau. Elkarrizketa honetan, McCullersen literaturaren erakarmen-indarra ulertzeko zenbait gako eman dizkigu Garikanok. Argazkia: Jone Irazu.