Irratsaioak

Harkaitz Cano elkarrizketatu dute Irakurrieranen 300. saioan

Ostirala, 2017-04-07

Harkaitz Cano elkarrizketatu du Gotzon Barandiaranek Irakurrieran irratsaioan, hainbat proiekturen harira: Museo Bilduma, Zakur zaunka, Korrespondentziak eta Zer demontre dago aulkien azpian?. 2008. urtean jarri zen irratsaioa martxan Bizkaia Irratian, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik. Gontzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek egin zuten bidea lehen urteetan, denboraldi honetan Leire Palaciosek hartu du Jimenezen lekua.

"Idoloak akatu genituenekoa" liburua Irakurrieran saioan

Osteguna, 2017-03-09

Leire Palacios kazetariak hartu du Edorta Jimenezen lekua Irakurrieran irratsaioan, Gotzon Barandiaranekin batera aurkeztu du jarraian entzun dezakezuen elkarrizketa: Idoloak akatu genituenekoa liburuko egile bi izan dira solaskideak, Gotzon Hermosilla eta Iņigo Basaguren-Duarte. Beste egilea Igor Mercado da. Liburua punkrock eta hardcore abestietan oinarritutako ipuinek osotzen dute. 18 talderen kanta bana aukeratu dute egileek. (Argazkian: Gotzon Hermosilla).