Hegats aldizkaria

Hegats aldizkaria, 54

Osteguna, 2018-06-14

2016ko literatura aldizkaria Alaine Agirrek koordinatu zuen. Joan Mari Irigoienen ibilbidea luze-zabal aztertu zuten. Aldizkariko azala ere Irigoieni eskaini zitzaion. Elkarrizketatuen artean dira Koldo Izagirre, Jasone Osoro, Karmele Jaio, Eric Dicharry, Garazi Arrula, Iņigo Roque, Miren Gorrotxategi eta Joxe Azurmendi. Erreportajea Peru Magdalenak osatu zuen eta haur eta gazte literatura hartu zuen hizpide. 54Hegats

Hegats aldizkaria, 53

Osteguna, 2018-06-14

Hegats aldizkaria itxuraberriturik agertu zen 2015. urtean. Euskal Idazleen Elkarteak ukitu berri bat eman nahi izan zion aldizkariari eta lan hori burutzeko Lander Garroren eskuetan utzi zuen zuzendari eta editore ardura. 53Hegats

Hegats aldizkaria, 52

Osteguna, 2018-06-14

Genero kontuez arduratu ziren Hegats aldizkariaren 52. zenbakian. Laura Mintegik "Emakumea eta literaturaren kontzeptuaz  jirabiraka" analisia idatzi zuen. "Axola al dio kopuruak?" artikuluak Nerea Azurmendiren sinadura darama. Gema Lasarte, Amaia Alvarez, Onintza Irureta, Josune Muņoz, Mariasun Landa eta Maite Esnal Gonzalezek ere zenbaki honen osaketan hartu zuten parte 52Hegats

Hegats aldizkaria, 51

Osteguna, 2018-06-14

"Euskal literaturaren ikusezintasuna". Izenburu hori zuen Hegats aldizkariaren 51. zenbakiak. Inma Errea, Josu Jimenez Maia, Ixabel Etxeberria eta Gotzon Barandiaranen artikulu bana batu ziren. Iratxe Etxebestek Anjel Lertxundi elkarrizketatu zuen. 51Hegats-ELren ikusezintasuna

Hegats aldizkaria, 50

Asteazkena, 2018-06-13

"Jon Mirande: gogoeta itxi gabea". Goiburu hori darama Hegats aldizkariaren 50. zenbakiak. Itxaro Borda, Patri Urkizu eta Ander Iturriotzek Miranderen argi-itzaletan erreparatu zuten.  50Hegats-Mirande

Hegats aldizkaria, 49

Asteazkena, 2018-06-13

Hegats aldizkariaren portadan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi ageri da. Bere ekarpen literarioa aztertu zuten hainbat adituk. Jose Austin Arrieta, Fito Rodriguez, Ander Iturriotz, Alaitz Aizpuru eta Gotzon Aurrekoetxearen analisiez gain, 1960an Jakin aldizkarian egin zitzaion elkarrizketa ekarri zuten gogora.  49Hegats-Txillardegi