Komunitatea

Txema Arinas

MARTXOA 3 (bai, pelikularen uberan...)

Osteguna, 2019-05-09 | Txema Arinas

Istilu ikaragarriak suertatzen dira hirian nonahi. Ezin naiz kalera jaitsi auzoko haurrekin jolas egitera, arratsaldero bezala gure etxeko espaloian. Arriskutsuegia omen da, behin baino gehiagotan hiriaren erdigunean ia egunero ospatzen diren manifestazioak gure etorbideraino iristen baitira. Atzo bertan poliziak tiroka bost langile hil eta ehun inguru zauritu zituen, auzo bateko elizan ikasle eta langileen arteko bilkura bat galarazteko. Nire gurasoak samindurik zeuden [...] Gehiago irakurri

EUSKAL IJITOAK: EGAXUOK ETA BUHAMEAK

Ostirala, 2019-04-26 | Txema Arinas

familia-gitanos-vascos-inicios-xx gaia72001_03

Euskal ijitoei buruzko gaiaren kontura murgildu egin naiz sarean berri bila eta hona hemen hor nonbait topatu dudana euskal ijito edo "buhameen" kontura ("motxale" be esaten zotzien aspaldi mendebaldeko euskeraz euren jardun edo lanbide ezagunena edo ardixen ulie moztia zalako geixenbat), benetan interesagarria, iturria Argia aldizkaria dut:

Egaxuek edo payoek ez [...] Gehiago irakurri

HAUSTURAK - JOKIN MUÑOZ

Astelehena, 2019-04-15 | Txema Arinas

jokin1zaldiaran-4

Bost liburu izugarri onak idatzi ditu eta nire uste apal zein guztiz subjetiboan euskarazko idazlerik onenetariko bat omen dugu Jokin Muñoz. Subjetiboa bai, badakit nik Saizarbitoria apartekoa dela, Linazasoro izugarri estimatzen dut, Urretabizkaia ezinbesteko ahotsa zait eta Atxaga dugu ikur, noski; baina, subjetiboan naizen aldetik Muñozena bai dela taiuzko obra bat, bada idatzizko ahots peto-peto bat, edo beharbada [...] Gehiago irakurri

EBROZ BESTALDETIKOAK

Astelehena, 2019-04-08 | Txema Arinas

20190322_125148

Duela aste batzuk Raul Guerra Garridok 1969 urtean argitaratu zuen Cacereño nobelaren urteurrena ospatzeko Gizpuzkoako Aldundiako Kultura Sailak  "Raúl Guerra Garrido 2019" liburua aurkeztu zuen, non Raul Garridoren nobelaren omenez hainbat idazlek parte hartzen duen Cacereño gogoetagai. Cacereño izan zen, oro har, 50-60 hamarkadetan Espainiaren alde ia guztietatik Euskadira etorritako langile xeheen bizipenak ardatz zituen aurreneko nobela. Areago, Raul Guerra Garridok Cacereñeko etorkinen nondik norakoak garaiko euskal [...] Gehiago irakurri

GAZTETXE BAT ALEMANIAN: TACHELES KUNSTHAUS

Ostirala, 2019-03-29 | Txema Arinas

zaldiaran-4

 

Badirudi aspaldiko hiri-biltegiak zirela, naziek behintzat horretarako erabili zuten. II Mundu Guda bukatu eta gero erdi hondaturik eta AEDko buruzagiek erabat bota nahi izan zutela. Zorionez, benetan amildu egin zena Berlingo harresi famatua izan zen, eta Tacheles delako etxe zaharra berehala okupatua izan zen hiriko gazte mugimendu alternatiboak. Orduz geroztik bilakatu ere egin zen kultura-gune benetan erakargarria munduko artista gehienentzat, batik bat ohiko erakustoki zein kritikalari edo [...] Gehiago irakurri

NEREA ARRIENEN IPUINOK

Ostirala, 2019-03-22 | Txema Arinas

20190322_125148

 

Badut susmoa delako haur edo gazte literaturan zuriak eta beltzak nagusi direla koloreen paletan, hau da, haur edo gazteentzat propio idatzitako istorioetan ez dagoela erdibiderik, besteak beste haur edo gazte gehienek bestelako kolorerik bereizten, edo ez dute egin nahi, istorio batek aspertzen ditu, ala guztiz kontrakoa, liluratzen ditu. Horrexegatik ere maite dut hainbeste haur eta gazte literatura, ezer baino lehen zintzoa [...] Gehiago irakurri

GABRIEL ARESTI II: ZORROTZAKO PORTUAN ALDARRIKA

Osteguna, 2019-03-14 | Txema Arinas

zaldiaran-4

Bilbora joaten naizen aldiro Aresti gogora ekarri ohi dut, edo agian etortzen zait, auskalo. Ez da harritzekoa Aresti baita nire oso txikitako euskaltzaletasunaren onarria zein helburua. Arestiren adibidearen beharrean gaur egun ez litzaidake posible, nekez, kostata, ezagutzen dugun kaletarra bainoago hiritar jarrorrizko benetako euskal(tzalet)asun kontzientzia bat, edo bestela esanda, Imanol Larzabalek ondo baino hobeto, izugarri txukun eta bihotztun, NIRE EUSKALTASUNA kantuan azaldu egin [...] Gehiago irakurri

EUSKAL IDAZLE IKONIKO BERRIAREN BILA

Asteazkena, 2019-02-27 | Txema Arinas

 1478681485907_six_basque_poets

Datorren Martxoak 8.ren harira nik uste dut badela garaia etorkizuneko euskal idazle ikoniko berria asmatzeko. Zer da euskal idazle ikononikoa?  Bada, oso labur bilduta, zenbait belaunalditan hedabide gehienetan, batik bat erdarazkoetan, euskal literatura nola edo hala eta batez ere atzerrian, edo Erdalerrian, ordezkatzen duen euskal idazle arrakastatsua, hau da, haren liburuak parrastaka saltzeaz gain doi-doi denoi atsegin zaien idazle gazte eta txukuna. Txukuna? [...] Gehiago irakurri

ROSA ITZULI DA - PAKO ARISTI

Astelehena, 2019-02-11 | Txema Arinas

ahazten-diren-gauzak-204x300

 

Ezer baino lehen esan behar da irakurketa hau ez dela batere xamurra azken hamarkadotan ETAren jarduna gogotik gaitzetsi duen edonorentzat. 2013an, Parot dotrinaren baliogabetu ondoren,  Rosa izeneko ETAko militante bat aske geratzen da hogei urtetik gora preso izandakoan. Rosa bere herrira itzultzen da, Sagastumera, eta bertan topatuko duena izango dugu abiapuntu ETAren borrokaren alde dena eman zutenen nondik norakoak jorratze aldera, hau da, itzuleraren inguruko zirrarak, [...] Gehiago irakurri

OTSOAREN IPUINA

Ostirala, 2019-01-25 | Txema Arinas

5241736_a13-Doble_autorretrato_0.90_x_0.90

Gezurra badirudi ere, hau ezta nik propio asmaturiko ezer, hau da atzo nire seme nagusiarekin izandako elkarrizketa eskolako hizkuntza ariketaren harira; badago apurtxo bat eramoldatua, jakina.

 

-Aita, ipuin bat idatzi behar dut otsoari buruz.

-Ondo ba.

-Laguntzeko esan dizut, ez [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.