Maurice Sendaken edredoi azpian
ikastola, ospitale eta basoak kabitzen dira,
eta ama soltera bat,
gu hirurok,
otsoak,
panpinez gainezka tentsioan dauden motxilak,
eta boligrafo-koilaraz
gosariak,
apiretal dosiak,
eta eskaileretatik
pisu honetaraino igotzen ari diren -baina inoiz iritsiko ez diren-
txakur ertain eta itzel bat,
Tchoupi et ses amis,
zapatuko muxu hilerria,
eta alfonbra-igerilekuak,
eta klase erdian txiza egiten duten irakasle enrollatuak,
eta hemen-nago-eta-ez-nago konstanteak.
Edredoi azpian sartzen garen bakoitzean
denborak
motel baina
apur bat aurrera egin du.
Esteka: sitsek.blogspot.com
Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?
uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.
uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.
Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.
Zeintzuk dira Komunitateko kideak?
Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?
Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.
Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.
Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.
Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.