Zentrurik gabeko
guztiaren ondotik
pasatzen garenoi
ez zaigu agertzen
isiltasun errealik
pentsatu daiteke
lekurik badela
benetan izateko
denbora luzez
gainezka gauden
meseta honetan
ez dago airerik
argiak baino
galdera erantzun
guztien ardura
handiak txikiak
izutzen gaituzte
irudien geruzak
kipulak balira
bezala tolesten
direnen munduak
geldirik egoten
ez daki gureak
«hamster guztion
runninga librea
delako» esan
ziguten lanak
askatuko gintuela
hau da gure
ametsen muina
oasi bat digitala.
Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?
uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.
uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.
Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.
Zeintzuk dira Komunitateko kideak?
Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?
Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.
Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.
Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.
Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.