Komunitatea

Lizar Begoña

Partzelak

Astelehena, 2020-02-03 | Lizar Begoña
 

Partzela barruko partzelak eta horien barrukoetan, norbere selfie erraldoiaren aurrean, ahalik eta isolatuen zahartzeko plan honek funtzionatzen du.   Treneko izu epidemikoa ume bati erakutsi, tristeziaz hiltzen ikusiko duzu. Baina biziraungo dio, helduen munduko ume guztien antzera, eta moldatuko da, denen antzera, herri esaten genion partzela multzoan.   Ulertzen hasia naiz jabegorik ez duen izaki batez maitemintzea ez dela funtzioa, eta funtziorik ez duen oro ez dela tresna zentzuzkoa, pantailarik onena argiz eta kolorez betetakoa dela.   Distantzia sentitzen ez duen europear bat, distantzia are gutxiago sentitzen duen estatuar batekin ezkondu da. kokapenik gabe ezkondu dira.   Aro eder honetan historiako buru kopururik handiena dago argituta, XXI. mende hasiera honetan, pantailen aurreko Bavierako Argiztatu berriak, 2.0 Illuminatiak, erlijioaren eta estatuaren kontra.   Imagen reina deritzot nonbait kokatzeko erabiltzen den irudiari, autoritate botere anitzek partzela-ekosistema honetan lauki bat posesioan izateko modua aurkitzen duten susmoa dut.   Norberarena da ordaintzen den partzela eremua, lauki barruko legedia pribatua da, ezpada publiko bilakatzen, kuborik ez duenak ez du izaterik,   eta abar.

sitsek.com


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.