Kalean da Hegats aldizkariaren 57. zenbakia
Osteguna, 2019-12-12Kalean da Euskal Idazleen Elkarteak kaleratu ohi duen Hegats aldizkariaren 57. zenbakia. Diseinua aldatu zuen aldizkariak duela lau urte, eta orduz geroztik argazkiz eta diseinu ausartez jantzi izan da. Etapa berri honetan aldiro idazle batek zuzendu du aldizkaria, aurten Mikel Antzak hartu du bere gain ardura hori. "Beti da bihar, datozen literaturak" izenburuarekin plazaratu dute.