Sinadurak

Hozkailua ikusteko azken aukera, etzi

Asteazkena, 2019-06-26

Artedramak iragarri duenez, ekaina amaitzearekin batera eskainiko du Huts Teatroak Hozkailua obraren azken emanaldia. Etzi izango da, hilaren 28an, Donostiako Gasteszena aretoan.

Tarkovsky, Hemingway, hiltzaileak

Asteartea, 2019-06-25

Batzuetan sormen jardunak ezusteko elkarketak ekartzen ditu. Printzipioz ezer gutxi dute komunean Andrei Tarkovsky zinemagileak eta Ernest Hemingway idazleak, baina baten lehen ipuinetako bat izan zena eskolako lehen laburmetraiaren gidoia izan zen bestearentzat.

 

Hiru antzezlan estreinatuko dituzte Eztena jaialdian

Asteazkena, 2019-06-19

Hiru antzezlan estreinatuko dituzte aste honetan Mikelazulok antolatu ohi duen Eztena arte eszenikoen jaialdian. Azken bi asteetan 20 aktore hiru laborategitan sortu dituzte antzezlanok, eta jaialdian bertan ikusi ahal izango dira soilik. Ekainaren 21, 22 eta 23an izango dira emanaldiak.

Agur, Eako Poesia Egunak

Asteartea, 2019-06-18

Pasan den astean, 2019ko ekainean, Herrijeri emon arnasa elkarteak iragarri zuen ez zuela gehiago poesia egunik antolatuko Ean. Pasa den urtean bete ziren hamabost urte Poesia Egunak lehenengo aldiz antolatu zirenetik, eta aurten iragarri dute pausatzeko beharra dutela. Adioa porrot eder bat dela adierazi, eta azken agiri bat argitaratu dute, agurraren zioak azaltzeko.