Sinadurak

Irailaren 26a bitarte aurkez daitezke X. Poltsiko Antzerki Sorkuntza sarirako proiektuak

Ostirala, 2019-09-06

Udaren hasieran aurkeztu zuten deialdia, eta oraindik bada proiektuak aurkezteko tarterik: irailaren 26a bitarte dago zabalik X. Poltsiko Antzerki Sarira proiektuak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko X. proiektu deialdia jarri dute martxan Donostia Kulturak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak. Bi diru-laguntza emango dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro. (Argazkian iazko irabazleetako bat: Intujai Teatro).

Bizkaidatz lehiaketara lanak aurkezteko azken asteak

Osteguna, 2019-09-05

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultur Sailak, Bizkaiko Foru Liburutegiaren bitartez, BizkaIdatz literatura-sariaren XI. edizioa antolatu du, “Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da” lelopean; bizkaitarren sormen literarioa bultzatu asmoz. Parte hartu nahi duenak, jarraipena eman behar dio Sonia Gonzalezen kontakizun bati: Karma. Hementxe irakur dezakezue. Jarraian, lehiaketaren oinarriak bildu ditugu.

"Egunero hasten delako" eta "Munduko Poesia Kaierak" Poesia Orduetan

Asteazkena, 2019-09-04

Atzo aurkeztu zuten aurtengo Poesia Orduen egitaraua: irailaren 9an Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako eleberriaren 50. urteurrena gogoratzeko errezitaldi musikatua, eta irailaren 10ean Munduko Poesia Kaia poesia, antzerki eta dantza ikuskizuna. (Argazkia: Poesia Orduak ekimeneko aurreko ekitaldi bat).

Julene Azpeitia sarira lanak aurkezteko azken asteak

Asteartea, 2019-09-03

Zumaiako Udalak Julene Azpeitia lehiaketaren 32. edizioa antolatu du. Ipuinak sarituko dituzte, 6 eta 15 folio bitartekoak, eta irailaren 30era bitarte aurkez daitezke lanak. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketaren oinarriak.