Komunitatea

Txema Arinas

INON EZ, INOIZ EZ - IBAN ZALDUA

Ostirala, 2020-06-19 | Txema Arinas
 

olariaga

"Orduan helduak ginen Mikelen herrira; ilunabarra hurbil zegoen. Mikel bi aldiz tronpatu zen mendi-pista hartzean, eta berandu iritsi ginen errautsen haizatzea burutzen ari ziren zelaira. Pinudi baten babespean aparkatu genuen autoa; bildutakoen bizkarrak ikusten genituen, zirkuluerdi bat osatuz, eta haien aurrean beherantz jaisten zen bailara txiki bat, baserri batzuk eta, azkenik, herri industrial zatarraren itzala. Motorra itzali eta leihoak zabaldu zituen Mikelek. Une hartan jendeak ukabilak altxatu zituen eta "Euskal Gudariak" kantatzen hasi. Ile urdineko emakume bat -Mikelen ama behar zuen- aurreratu, belarrean zabaldutako ikurrinaren gainetik kutxa hartu, eta errautsak zabaldu zituen, kementsu.

 

"Ez al duk joan behar", galdetu nion Mikeli, baina isilik geratu zen, zirkinik egin gabe. Ni autotik jaitsi nintzen, eta urrats batzuk eman nituen zelairantz, baina beherala gelditu bahar izan nuen, takoiak tinko itsasita geratzen ari zitzaizkidalako lokatzetan"

 

LAGUNDUKO AL NAUN? - Iban Zaldua (INON EZ, INOIZ EZ)

 

Bart bukatu nuen Iban Zalduaren INON EZ, INOIZ EZ ipuin liburua. Pena handia hartu nuen, noski, jakin banekielako leitzen hasi aurretik izugarri gozatuko nuela lehengoekin bezala. Horrenbestez, ipuinok ezari-ezarian irakurri ditut, gauero binaka edo hirunaka, goxo-goxo. Eta asebete egin naute erabat betiko lez, bai noski, Zalduarena baita euskaraz atseginen dudan literatur lanetarikoa, edo gutxienez gehien indentifikatzen naizenarekin haren proposamen literarioarekin ia orotan bat natorren aldetik. Zer dela eta? Egia esan, euskaraz gutxitan, oso, nire kultura, politika, musika, gizarte edo umore kezka zein gustuak nolabait, eta beti bere ikuspegi propiotik noski, jorratzen dituen idazle batekin topo egiten dudalako. Alde horretatik aparteko, egundoko gozamena begitantzen zait nire eguneroko gauzetaz hitz egiten didaten ipuin batzuk irakuri ahal izatea, baita errutinarekin zerikusirik dutenak zein metaliteratura edo beste hainbat metagauza aintzat hartzen dutenak ere. Gero gerokoa, jakina, ipuin batzuk beste batzuk gogokoagoak edo asegarriagoak suertatu zaizkit, beti eta agian behar bezala ere. Nik nabarmenduko nituzke gehien asebete nautenetariko "Twitter Bidezko Heriotza, Literatura Autobiografikoaren Arriskuak, Gaurkoan esan egingo diot, Zaizu gaurkoa egun historikoa, Spam, Bulebarreko Erlojua"... ez dakit, beharbada honek ez du buru buztanik, guztiz subjetiboa baita, gainera Zalduaren ipuin liburuak bizpahiru bider irakurri ohi ditut betiere zerbait berria, azpimarragarria, harrigarria asmatzen baitut lehen ihes egin zidana edo. Edonola ere, oso intesgarria da, ipuin liburu honek euskaraz irakurtzen gozatzeko eskaintzen digun aukera aparta borobiltzearren, liburuaren azken orrialdeetako"Nobela Nazioak, Ipuin Herrialdeak" testuak proposatzen digun gogoetagaia. Izan ere, zer nolako premiazkoa, ezinbestekoa bilakatu den Iban Zaldua euskal literaturarekin zein batik bat modu guztiz naturalean, jatorran, kaletarra, urbanoa, guztiz garaikidea den euskal ikuspegi zehatz eta berezi batekin beste behin berradiskidetzeko.

Txema Arinas

Oviedon, 2020/06/19


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.