Komunitatea

Txema Arinas

EBROZ BESTALDETIKOAK

Astelehena, 2019-04-08 | Txema Arinas
 

20190322_125148

Duela aste batzuk Raul Guerra Garridok 1969 urtean argitaratu zuen Cacereño nobelaren urteurrena ospatzeko Gizpuzkoako Aldundiako Kultura Sailak  "Raúl Guerra Garrido 2019" liburua aurkeztu zuen, non Raul Garridoren nobelaren omenez hainbat idazlek parte hartzen duen Cacereño gogoetagai. Cacereño izan zen, oro har, 50-60 hamarkadetan Espainiaren alde ia guztietatik Euskadira etorritako langile xeheen bizipenak ardatz zituen aurreneko nobela. Areago, Raul Guerra Garridok Cacereñeko etorkinen nondik norakoak garaiko euskal giro ozpin edota tirabiratsuan kokatzen zituen ETAren ingurukoa hizpidera ekarriz gaztelaniazko goi mailako literaturako. Gauzak horrela, ez da batere harritzekoa Cacereño oso bere garaiko nobela bat izatea, hau da, funtsean “soziala” edo “ideologikoa”, hots, ezer baino lehen garai eta gizarte baten berri eman nahi zuena. Halere, Cacereño bazen ere Ebroz bestaldeko etorkinen gaia ikuspegi literario batetik jorratu duten nobela bakanetakoa eta batik bat euskal idazle baten aldetik, euskaraz zein erdaraz. Izan ere, nik uste dut, Cacereño alde batera lagata, Ebroz bestaldeko etorkinen gorabeherek ez dutela aparteko agerpenik izan erdal zein euskal literaturan hain gai garrantzitsua, oinarrizkoa, izanda Euskal Herriko Historia garaikidean, hein handi batean euskal gizartea, gaur ezagun zaigun bezala, goitik behera erabat eraldatuz.

Izan ere, nik ez dut gauza handirik, ez taxuzkoa, irakurri garai haietako emigrazioari buruz Txani Rodriguez idazlearen Agosto (2013) liburua eskuartean eduki arte. Zer esanik ez, Cacereñotik Agostora ia dena aldatu da literaturan lau hamarkadotan. Gaur egun literaturak baztertu egin du nahikotxo 60-70 urteetan hain berezkoa zuen zama soziala edo, zer esanik ez, literaturaren ustezko edo balizko adar ideologikoa eta betiere garaiko joerei lotuta. Gaur egungo literaturak berreskuratu du, zorionez, gauza txikietan erreparatuz mundu bat sortzeko duen ahalmena, hau da, gizabanakoen barne kezkak eta istorioaren muina bilakatzeko gaitasuna. Edo bestela esanda, agian apurtxo bat gordinik ere, Cacereño fenomeno zein garai zehatz batzuen lekukotza da gehienbat, hots, ezin txukunagorik taxututako istorio bat, Agosto, aldiz, fenomeno eta garai horiei buruzko argazki literario benetan eder, xume, sotil eta batik bat sentimenduz zein gogoetaz naro bat.

Eta euskaraz? Baliteke zer edo zer egotea etorkinen gaia, batez ere hain funtsezkoa edo nonnahikoa izanda Euskal Herriko historia garaikidean, nonbait eta nolabait aipatzen duena. Niri ez zait, berriz, bat ere akordura etortzen, ez baldin bada Riomundo (20059 izeneko nobela, non Jon Maia bertsolari ezagunak bere biografiaren hainbat pasarte jorratzen dituen kanpotik Euskal Herrira etorritako gurasoen nondik norakoak gogoratuz eta berak txikitan edo bere nortasuna osatzeko izan zituen buruhausteen kontura. Liburu benetan ausarta eta batez ere oso adierazgarria euskaldun askoren etorkinekiko harreman zein jokabideei buruz, eta betiere azken urteotan zahar izandakoa ainzat hartuta, eta gainera, gauza benetan bitxia eta aldi berean azpimarratzekoa, delako euskalgintzaren parte ere den pertsonaje baten larrutik.   

Baina egon, egon bada beste begirada bat euskaraz ere poesiaren aldetik, edo zehatzagorik esanda, Juan Ramon Makusoren begietatik Hiri Gorazarre (2006) poemategian, non Errenteria/Orereta akordura ekarrita hirira bertara iritsitako etorkinen gaia ere prestuki jorratzen duen, hau da, poesiak gauzak hitz gutxitan biltzeko duen indar hunki/ ikaragarriaz. Honatx Burdina Garabi Urtuan poemaren hainbat parte eder eta batez ere esangurutsu honaino idatzitako hizpidearen harira.

Iraganetik oraina ezkutatu arte

ene Errenteria inorena zen bitartean.

Fabriken ke artean hiria sortzen zen

iraganetik oraina ezkutatu arte.

Manchester txikia handia zen

umearen begi aurrean.

Handitasuna murrizten zen

euriaren sare herdoilduan.

Ez dut odoletan eraikitako kalerik nahi

gorrotoaren ezpalak baino ez direlako.

Argirik gabeko iluntasuna zabaltzen da

gizakirik gabeko kale estuetan.

Ene Errenteria inorena zen bitartean

iraulia geratu zen herriko plazan bildutako

hiritarren izpiritu izoztuetan.

Hiria sortzear dago sororik gabeko eremuetan,

iraganetik oraina ezkutatu arte.

      ———————————-

 

Herrigabeak daude

baina hiria hiritartasuna

nik

badaukat.

Ibilian karrikan itsasoratzean

ametsek ez dute mugarik.

Ez dago marrarik, ez dago geografiarik

baina hiria hiritartasuna

nik

badaukat.

Leku bat lekurik gabeko garaietan.

Irribarre bat ezpainik gabeko aurpegietan

baina hiria hiritartasuna

nik

badaukat.

Ustezko argia, itzala baino ez da.

Keak ez du ikusten

gure begirada itsutzen duenean

baina hiria hiritartasuna

nik badaukat

Juan Ramon Makuso – HIRI GORAZARRE (2006)

Txema Arinas

Oviedon, 20019/04/08


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.