Sinadurak

“Gauza berdina egiteko hobeto gaude isilik”

Ostirala, 2019-03-22

Bederatzigarren poema-liburua du Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak hau. Ulergarria da hain ibilbide luzeko idazlea zerbait berri esateak kezkatzea, baina, aurkezpenean esan zuenez, topatu ditu molde berrien zantzuak liburu honen idazketan. Azpeitiako Erdikaleko taberna-zulo batean aritu gara, liburua aitzakiatzat hartuta.