Sinadurak

Maite Aizpurua: “Mundu honetan bizirauteko mundu alternatibo bat sortu baino ba alternatibak mundu horretan sortu behar dira”

Osteguna, 2019-11-14

Maite Aizpuruak Umm... mmu! izeneko antzezlana estreinatuko du gaur Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen barruan. Ez ohiko abiapuntua aukeratu du bere lana kokatzeko: aktorearen gorputza eta korri egiteko tramankulu baten arteko harremana. Dantzertiko ikasketak amaitu berri, Azpeitiko Kultur Mahaia emandako sorkuntza beka bati esker taularatuko du lana.

Iritsi da Joana Maiz

Asteazkena, 2019-11-13

Joana Maiz izeneko eleberri grafikoa argitaratu dute Yurre Ugartek eta Joseba Larratxek, Harriet argitaletxearen eskutik. Prentsaren aurrean aurkeztu zen orain aste batzuk, eta beste hainbat aurkezpen egingo dituzte hemendik aurrera. Gaur, adibidez, Donostiako Tobacco Days liburu-dendan izango dira Ugarte eta Larratxe, Garbińe Ubeda lagun.

Kalean da Bernado Atxagaren nobela berria

Osteguna, 2019-10-24

Duela astebete aurkeztu zuen Bernardo Atxagak bere liburu berria, Etxeak eta hilobiak, jendaurrean; Pamiela etxearen eskutik argitaratu du. Atxagaren ibilbideko hamargarren eleberria da, eta autoreak berak argitalpenaren aurretik hainbat tokitan esan duenez, azkena izatea nahi luke. Duela 40 urte El Pardoko kuartelean aditu zuen mika baten kanta izan da eleberriaren lehen izpia.

Literatur Amuak Ondarroan urriaren 25etik azaroaren 2ra

Asteazkena, 2019-10-23

Literatur amuak jardunaldiak antolatu dituzte beste behin Ondarroan. Ohiko moduan, literatura oinarri begirada zabala eskainiko diote kultur sorkuntzari: literatur solasaldiak, antzerkia, musika... Jarraian duzue egitaraua osorik.