Sinadurak

Abian da Etxepare Saria

Asteartea, 2020-04-07

Abian da Etxepare Saria, haurrei zuzenduriko album ilustratuak saritzen dituen lehiaketa. Nafarroako hainbat udalek antolatzen dute, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Lanak maiatzaren 8ra arte aurkez daitezke, eta albiste honetan bildu ditugu lehiaketaren oinarriak. (Irudia: Aintzane Usandizaga eta Asier Iturralde, iazko irabazleak).

"Auskalopitekus" Don Inorrez taldearen kanta berria entzungai

Asteartea, 2020-04-07

Martxoan Loraldian estreinatzekoak ziren Zaharkitze programatua ikuskizuna, literatura, musika eta bertsoa uztartuta. Beste proiektu askorekin gertatu bezala, hura ikusteko aukera linbo batean geratu zen, balizko etorkizun batean programatua izateko zain. Hala ere, edukiak jendaurrean aurkezteko prest ziren, haien artean “Don Inorrez” taldeak emanaldirako sortua zuen kanta berria. Jarraian entzun dezakezue kanta hori.

Aitor Kaltzakorta eta Goiatz Labandibar, Pasaia Hiria lehiaketako liburuan

Osteguna, 2020-04-02

Berrogeialdia hasi aurretik hainbat liburu iritsi zitzaizkigun plazara. Batzuk eskuratu ahal izan ditugu garaiz, besteek berrogeialdia pasa arte itxaron beharko dute. Hitzen Uberanen saiatzen ari gara. Batzuk behintzat, gogora ekartzen, liburu-dendek eta liburutegiek ateak berriro zabalduko dituzten unearen zain. Horien artean da XX. Pasaia Hiria sariketako emaitza, bi lanek poesia lanez osatutako liburua: Aitor Kaltzagorta Belaustegiren Euria zara-zara, eta Goiatz Labandibar Arbelaitzen Interpretazioak G Minorren. Bakoitzetik ale bana ekarri dizuegu amu honetara.