Sinadurak

Ignacio Aldecoa lehiaketara aurkezteko azken egunak

Astelehena, 2020-07-13

COVID-19ak ekarritako egoerak eraginda, Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren ez-ohiko deialdia egin du Arabako Foru Aldundiak. Uztailaren 15a bitarte aurkeztu ahal izango dira ipuin bilduma bat idazteko proiektuak eta haien laginak, eta ondoren irabazleak abenduaren 31a bitarte amaitu beharko du lana. Proiektu irabazleak 6.000 euro jasoko ditu. Jarraian dituzue oinarriak.

Isa Diazek "Sano erradikal" poesia liburua plazaratu du

Osteguna, 2020-07-09

Isa Diazek "Sano erradikal" poesia liburua plazaratu berri du Alberdania argitaletxearen eskutik. Bertan, bizitzaren aldeko aldarri politiko bat, edo bizi-pozaren ospakizuna: "Ijijiii!" oihuaren energiarekin dantzan jarritako iraultzarako interpelazioa.

Pandemiari buruzko aleak

Asteazkena, 2020-07-08

Azken hilabeteotako egoeraren harira, hainbat pentsalarik plazaratu dituzte beren gogoetak, eta haietako bi euskarara itzulita daude: martxoan kaleratu zuen Erein argitaletxeak Paolo Giordanoren Kutsaldian, Xabier Olarrak eta Fernando Reyk itzulia; Txalapartak, berriz, etzi aurkeztuko du Slavoj Žižeken IZUrriA!, Danele Sarriugartek euskaratuta eta Imanol Galfarsororen hitzostearekin.

Maiatz aldizkariaren 70. zenbakia kalean

Asteartea, 2020-07-07

Azkenaldiko gertaerek kutsaturik, COVID-19a Maiatz aldizkariko literatur lan ugariren lerro artera hedatu da. Ez hori bakarrik, bertan behera geratutako ekitaldi oldean zen Maiatzaldia ere, baina kasu honetan, zorionez, paperak ekarri digu txertoa: aldizkariaren 70. zenbaki honi esker ezagutu ahal ditugu hainbat idazlek jardunaldiotarako prestatuak zituzten lanak.

Kalean da VHS, Oier Guillanen eleberria

Astelehena, 2020-07-06

Oier Guillanek VHS izeneko eleberria argitaratu du Susa etxearen eskutik; pasa den astean aurkeztu zuen prentsaren aurrean, eta, bihar, berriz, Kaxilda liburu-dendan aurkeztuko du, 19etan, Danele Sarriugarte solaskide duela.