Sinadurak

Abian da Tene Mujika beka

Asteazkena, 2019-10-16

Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak Tene Mujika beka antolatu dute, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza hauspotzeko eta euskal literatura zabaltzeko asmoz. Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu, eta abenduaren 9ra arte aurkez daitezke proiektuak. Albiste honetan bildu ditugu aurtengo deialdiaren oinarriak eta aurreko urteetako irabazleei buruzko xehetasunak.

Hori zen dena, Goiatz Labandibarren liburu berria

Osteguna, 2019-10-10

Hori zen dena izeneko ipuin liburua argitaratu du Goiatz Labandibarrek, Alberdania etxearen eskutik. Pasa den astean aurkeztu zuen prentsaren aurrean. Hamasei kontakizun labur bildu ditu bertan, hurbileko harremanak ardatz moduan hartuta.

"Munduko poesia kaia" gaur Iruñean

Osteguna, 2019-10-03

Susa argitaletxearen MPK poesia bildumaren 30. alea ospatzeko sortu zen, Loraldia jaialdirako, "Munduko Poesia Kaia" emanaldia. Gaur Iruñean ikusi ahal izango da 19:30etan Civivox Kondestable aretoan. Azaroaren 2an berriz, 19:00ean Ondarroako Kofradia Zaharrean.