Nekatoeneako deialdia maiatzaren 27a bitarte zabalik
Osteguna, 2019-05-16EIE-k, EKE Euskal Kultur Erakundearekin eta Euskal Itsaslabarreko IEZIrekin batera, Hendaiako Nekatoenea baserrian euskaraz gazte literatura lantzeko egonaldi bat antolatu ohi du. Udazkenean egiten den egonaldi honek idazlearentzat 1.000 euroko diru-zorro bat dauka eta sorturiko lana Hendaiako ikastetxeetan frogatzeko aukera ematen du. Proiektuak aurkezteko epea eta maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik.

2011. urtetik idazleek sormen egonaldiak egiteko aukera dute Hendaiako Nekatoenean. Orain arte idazle hauek baliatu dute aukera hau: Iñaki Martiarena-Mattin, Amaia Hennebutte, Unai Oiartzun, Patxi Zubizarreta, Aitzol Lasa, Yolanda Arrieta, Ekhiñe Egiguren eta Fernando Morillo. Proiektuak gazte literaturaren arlokoak izan ohi dira, eta ondoren haoinbat ikastetxeetan topaldiak egiteko aukera dute idazleek.
Hauexek dira deialdi honetako oinarriak:
NON: Nekatoenea – Abbadia Eremua - 64700 Hendaia
NOIZ: 2019ko udazkenean, hilabete batez
Artistari eman beka: 1000 €
Artistaren aterbetzea: tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Natura Eremu babestuan, «Nekatoenea» deitzen den eraberritutako baserrian.
Ekoizpen eta balorazio baldintzak:
1 – Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean - Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua.
2 – Ikasle gazteekin jarduera bat: ikasle talde batekin 2019-2020 ikasturtean, irakasleen eskaerari segituz. Lan honetan artista tarifak ordainduko izanen dira.
Hautaketa
Epaimahai batek eginen du hautua, eskuratutako hautagaitza txostenak aztertu ondoren. Partaide egitura bakoitzak ordezkari bat izendatuko duelarik epaimahaian parte hartzeko.
Informazio gehiago:
CPIE Euskal itsasbazterra : alasarte@hendaye.com – tel. +33 6 72 62 59 82
Euskal Idazleen Elkartea : eie@idazleak.eus – tel.: +34 943 27 69 99
Euskal Kultur Erakundea : etchegoin@eke.eus – tel. +33 5 59 93 25 25
Ikus aurretik egondako idazle batzuen berri:
Patxi Zubizarretaren artikulua: "Zu zortzigarren?"