Albisteak

Literaturak ez du abandonatu Ea

Osteguna, 2019-07-18

Aurten Eako Poesia Egunak antolatu ez badira ere, literaturak ez du abandonatu Ea. Bertako irakurle taldea izango da udan ere martxan jarraitzen duten bakarretakoa, bakarra ez bada.

Ekainean hasi ohi dira itzaltzen Euskal Herriko irakurle taldeen agendak, ez da batere ohikoa izaten uztailean saiorik topatzea, are gutxiago abuztuan. "Ie"ko literatur zaleak martxan jarraitzen dute ordea, Eako kale eta txokoek eskertuko zuten poesia egunak antolatzen ibili izan direnen literatur pasioa, nostalgia arintzeko.

Pasa den uztailaren 12an Miren Agur Meabe idazlea gonbidatu zuten Eskolondoko lokalera, Hezurren erretura (Susa, 2019) azken liburuaz solas egitera. Eako lagunek jakinarazi zigutenez, 36 lagun bildu ziren liburuaz solas egitera.

IMG-20190714-WA0009

Hurrengo saioa, abuztuaren 23an

Abuztuan ere izango dute saiorik: 23an 19:30ean Eskolondon bilduko dira berriz ere, Leslie Feinberg-en Mari-mutil handi baten bluesa aztertzera, Fermin Zabaltzak itzuli eta Katakrak-ek iaz argitaratutako lana.

marimutil_1

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)