Hitz beste topaketa Gutun Zuria jaialdiaren baitan
Asteazkena, 2019-04-03Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan, "Hitz beste" topaketa egingo da, azken Hegats aldizkarian planteatutako gaiak ardatz.

Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan, "Hitz beste" topaketa egingo da, azken Hegats aldizkarian planteatutako gaiak ardatz.
Azalpena:
Hegats aldiazkariaren 56 zenbakiari Hitz beste izenburua jarri genion, hitzarekin baliatuz edo hitzak erabiliz hamaika espresio mota daudela gogorarazteko. Artearekin, filosofiarekin, antzerkiarekin, zinemarekin eta grafikarekin hitzak duen lotura azalduz osatu zeun Garazi Arrulak Hegats 56, besteak beste. Horretarako alor desberdinetan dabiltzan idazleen ikuspegia eta errealitatea erakurtsi zigun. Hegats aldizkariak honakoa aldarrikatu nahi zuen: zenbat aurpegi dituen hitzak, eta horien sortzaile guztiak idazle. Gai horri heldu eta topaketa bat antolatu dugu idazle guztion lana balioesteko.
Egitaraua:
10:00etan. Hitzaldia Joxemari Iturralderen eskutik: Literatura eta beste sormen adierazpenak.
Jarraian, Mahai-ingurua: Samara Veltek gidatua. Yurre Ugarte, Iñigo Dierez, Nerea Ibarzabal (Txakur Gorriako taldekidea).