Albisteak

Hatsaren Poesia tailerra Iruņean, Juankar Lopez Mugartzaren eskutik

Asteazkena, 2019-10-09

Poesia tailerra eskainiko dute Hatsa elkarteko kideek, Juankar Lopez Mugartzaren eskutik. Urriaren 26an izango da, egun osoko egitarau batekin.

Hauxe da Hatsako kideek helarazi diguten informazioa:

"Urriaren 26an, oraingoan Juankar Lopez Mugartzak gidatua, Hatsaren Poesia tailerraren edizio berri bat egingo da Iruņean.

Ekitaldia goizeko hamarretan hasiko da Gaztelu Enparantzaren kioskoan eta egun osoz luzatuko da. Parte-hartzea doakoa da. 17 euroren truke bazkarira joateko aukera dago.

Hemen duzue Hatsaren Poesia taldeak egun horretarako prestatu duen programa:

- Elgarretaratzea: 10:00etan Iruņeko Gaztelu Enparantzaren kioskoan.

- Goizeko Ibilbidea: 10:30 - 12:00ak arte.

Iruņeko kaleetan zehar ibilaldia MEDIALUNA parkeraino itzultzeko berriz GAZTELU PLAZARA.

- Idazteko unea: 12:15 - 13:15ak arte:

Gaztelu Plazako HEMINGWAY TXOKOAN ordu bateko atsedena olerkiak idazteko.

- BAZKARIA: 13:30 - 14:30:

Bazkaltzera gelditu nahiez gero, izena eman behar da URRIAREN 23a baino lehen gune elektroniko hauetako batean:

https://www.facebook.com/groups/378983999457152/

olerkibilduma@sfr.fr

hatsarenpoesia@gmail.com

Bazkariaren prezioa, 17 euro

- Arratsaldeko Ibilbidea: 14:30 - 16:30ak arte:

ARGA - RUNAko ibilbidea MAGDALENAKO ZUBIRAINO bertan idatzitako olerkiak errezitatzeko.

- Agur ekitaldia: 17:00etan Iruņeko Gaztelu Enparantzaren KIOSKOAN.

Juankar_Lopez-MugartzaJuankar Lopez Mugartza

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)
  • 64x64

    URRIAREN 26KO HATSAREN OLERKI TAILERRAREN EGITARAU BERRIA

    Urriaren 26an, larunbatarekin, Altsasukoen alde egin behar diren mobilizazioek HATSA ELKARTEAk egun horretarako Iruņean deitua duen Olerki Tailerraren egitarauan nahitaezko aldaketak edo moldaketak egitea eskatzen dute.

    Hau da behin betiko egitaraua:

    URRIAK 26, "HATSAREN POESIAREN" ATELIERRA IRUŅEAN

    Elgarretaratzea: 10:00etan Iruņeko Gaztelu Enparantzaren KIOSKOAN: lehenengo hitzak Hatsaren Iruņeko Kaierrean jaso. Zer dela eta etorri naiz atelierrera?

    Goizeko Ibilbidea: 10:30 - 12:00ak arte: Iruņeko kaleetan zehar ibilaldia MEDIALUNA parkeraino itzultzeko berriz GAZTELU PLAZARA.

    Idazteko unea: 12:15 - 13:15ak arte: Gaztelu Plazako HEMINGWAY TXOKOAN ordu bateko atsedena olerkiak idazteko.

    BAZKARIA: CAFE IRUŅA Kafetegian 13:30 - 14:30 = Bazkaltzera gelditu nahiez gero, izena eman behar da URRIAREN 23a, asteazkena, baino lehen gune elektroniko honetan: https://www.facebook.com/groups/378983999457152/ Bazkariaren prezioa 17 euro.

    Bazkalondoa: 14:30 - 16:00 arte: HEMINGWAY TXOKOAN goizean idatzitako olerkiak errezitatzeko unea.

    Agur ekitaldia: leku berean 16:00etan: idatzitako olerkiak eta norberak nahi dituen hitzak Hatsaren Iruņeko Kaierrean jaso. Zer eramaten dut atelierretik?

    2019-10-23 11:21ainara