Albisteak

Garai berrien uberan, literaturaren txertoa zabaltzen

Astelehena, 2020-03-16

Azken egunetako gertaerek kolpe latza suposatu dute egunerokotasunean, guztion bizitzetan. Lan arloari dagokionez, kultur arloari eragiten dio, autonomoek kultur ekitaldien izaten duten babesgabetasunaz gainera, bertan behera geratu baitira “boloak”, saioak eta aurkezpenak. Zentzu horretan, gure besarkadarik estuena bidali nahi diegu ekitaldiak eta proiektuak jausten edo (oraingoz) izozten ikusi dituzuen sortzaileei, antolatzaileei, kudeatzaileei, eragileei...

Egunez egun eta unez une berridazten hasiak garen errealitate honetan, Hitzen Uberanen lanean jarraituko dugu, geure neurritxoan literaturaren ingurukoak irakurle eta idazleen etxeetaraino saretzen. Egunotako edukiak ez dira aktualitateari hain lotuta egongo, baina jarraituko dugu azken nobedadeen berri ematen, sarean osorik dauden liburuak gogora ekartzen, irratsaioak entzungai jartzen... Gure kolaboratzaile sareak ere lanean jarraitzen du iritzi eta sormen lanekin, erreportajeekin eta elkarrizketekin. Eskerrik asko denoi, lanean jarraitzen dugu!

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)