Albisteak

Falangisten argi-ilunak, literaturara

Astelehena, 2016-11-21

BegoƱaren itzalpean eleberria aurkeztu zuen pasa den astean Jose Inazio Basterretxeak, Elkar argitaletxearen eskutik. Gerraosteko gertakari erreal bat abiapuntutzat hartuta osatu du lana.

BegoƱaren itzalpean eleberria aurkeztu zuen pasa den astean Jose Inazio Basterretxeak, Elkar argitaletxearen eskutik. Gerraosteko gertakari bat abiapuntutzat hartuta osatu du lana: hain zuzen, falangistek eraso egin zieten errekete eta karlistei, alderdi berekoak izanagatik, ez baitziren beti bat etortzen. 1942an, Bilboko jaien inguruan, erromeria bat izaten zen, eta orduantxe bota zituzten falangistek bonbak.

Bi hari, kontakizuna lotzeko

Nobela bi garaitan kokatzen da, tartekatu eta elkarri lotzen zaizkio. Batetik, aipatu moduan, hari historikoa dago, 1940eko hamarkadakoa. Puska hori osatzeko, lau pertsonaia erreal hartu ditu abiapuntu gisa Basterretxeak; fikzionatu egin ditu, hala ere, horregatik, izena aldatu die guztiei, bati salbu. Izan ere, pertsonaia horietako bat, Mercedes Lagos, Basterretxearen amona da. Hari zor dio Basterretxeak pasadizo baten berri jaso izana, eta hari eskaini dio liburua.

Bigarren haria, berriz, gertuago geratzen zaigu, 1980eko hamarkadan gertatzen baita. Gerraostearekin lotuta dago, izan ere, 42ko atentatu harekin zerikusia duten aita-ama batzuek alaba agertzen baitzaigu. Gurasoen berri izan nahi du, eta, horretarako, detektibe pribatu batengana jotzen du. Detektibe horrek, gainera, badu ibilbide politiko bat atzean. Polimilia izan zen.

Gerraostearen sokari tiraka

"Bizitzen ipini nahi nituen pertsonaiak, egunerokoan moldatzen: maitemintzen, erabakiak hartzen...". Pertsonaien kontraesan eta askotariko ertzak islatzea interesatzen zaio Basterretxeari, eta horregatik ekarri du fikziora falangista bilbotarren istorioa. Bere iritziz, falangistak, berez, ez dira txarrak, ezta onak ere; errebantxismoak ez dio ematen literaturarako bazkarik.

Aurreko bi eleberritan ere landutako ildo bati heldu dio Basterretxeak, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak azpimarratu duenez. Aurreko bi nobelatan ere, Mandatariaren gerra (Elkar, 2008) eta Azken tranbiaren itzala (Elkar, 2011), gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak berreskuratu eta kontatu ditu.


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)