Albisteak

'Eako poesia egunak': aurtengorako bidea prestatzeko, iazko irudi kronika

Bihar aurkeztuko dute Bilbon aurtengo egitaraua Astelehena, 2011-07-04

Zazpigarren aldiz antolatuko dituzte 'Eako poesia egunak', literaturzaleen agendetan leku berezia hartu duen ekimenak. Bihar aurkeztuko dute egitaraua Bilbon. Bien artean, eta giroa berotzen joateko, iazko irudi kronika prestatu dizuegu.

Mahai-inguruak, errezitaldiak, kontzertuak, antzezlanak... asteburu betea izan ohi da Ean -Ien- poesiaren inguruan antolatu ohi dena. Gabriel Arestiren poesiagintzaren arrastoan hasi zuten bidea eta ordutik bihotzak kolpatu dituen mailua izan da bertakoa. Izan ere, maila handiko edukiak biltzeaz gain auzolan giroa baita nagusi antolakuntzan. Bertaratu izan direnek Eako paraje ederraren laguntzaz gozatu izan dute poesiaz. Uztailaren 15, 16 eta 17an jarri dute aurtengo hitzordua.

Bihar emango dute Bilbon aurtengo egitarauaren berri. Bien artean, giroan sartzen joateko, hemen dituzue iazko ekitaldien irudi batzuk:

Iban Zalduak (Euskal)literatura amaitzera doa (and I feel fine) izeneko hitzaldia eskaini zuen.

Iņigo Aranbarri eta Anari Giza materialak irla izateko saioan, Talan.

Hala mintzatu zen Zappatrusta ikuskizuna Apikalen, Ander Lipusen eskutik.

Miren Agur Meabe 'Poemen bizi-harian' ekitaldian, frontoiaren atzealdean. Musikariak Xanet Arozena eta Garazi Izagirre izan ziren.

Bustilehorreko poemak errezitaldia eskaini zuten Jose Luis Otamendik eta Juan Azpillagak, ez ohiko leku batean: Natxituko kanposantuan.

Amaia Lasa eta Itxaro Bordaren Poesiaren tolesdurak errezialdiarekin agurtu zituzten iazko Eako Poesia Egunak.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)