Albisteak

Denonartean argitaletxearen aurtengo tituluak

Igandea, 2012-12-09

Denonartean orain hiru urte hasi zen liburuak plazaratzen, eta ordutik hainbat generotako lanak argitaratu ditu. Haien artean da, kasu, Iņigo Roquek ostegunean Ahotsenean aurkeztutako Fernando Pessoaren Poemak pluralean. Albiste honetan topatuko duzue aurtengo titulu guztien zerrenda.

Cénlit Ediciones nafar argitaletxea 1976. urtean sortu zen, eta urte asko eman ditu hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta zenbait jakintza-eremu bereziren inguruko liburuak argitaratzen.

Orain dela hiru bat urte, argitaletxearen jabetzan izandako aldaketarekin batera, argitaletxean beste hainbat arlo jorratzeko proiektuari ekin zioten Kike Hualde eta Unai Pascual editoreek. Horren emaitza da denonartean zigilu berria.

denonartean, batetik, nazioarteko mailan ezagunak diren egileen obrak euskarara ekartzeko sortu da, eta, bestetik, euskaraz sortutako obrak zein euskal gaien ingurukoak argitaratzeko.

2010ean iritsi zitzaizkigun lehen tituluak, aurten honako hauek izan dira kaleratutako kaleratutakoak:

Ordezko Lore bat amarentzat

Egilea: Rebeka Elizegi

Itzultzailea: Miren Iriarte

 

Odieta. Izkutuko altzorraren aztarrikan

Egilea: Iņigo Ibarra eta Iņaki Vergara

 

Enara Ttipia

Egilea: Mikel Mendibil

 

Poemak Pluralean

Egilea: Fernando Pessoa

Itzultzailea: Iņigo Roque

 

Bihotzaren mekanika

Egilea: Mathias Malzieu

Itzultzailea: Alberto Barandiaraan

 

Tunisian girl

Egilea: Lina ben Mhenni

Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun

 

Sukkwan irla

Egilea: David Vann

Itzultzailea: Juanjo Olasagarre

 

Iurtargien festa

Egilea: Iņaki Zubeldia eta Estibalitz Jalón

 

Ttalo artzain-txakurra

Egilea: Natalia Soria

Itzultzailea: Inma Errea

 

Kasu eman idusei

Egilea: Lola Gándara

Itzultzailea: Angel Erro

 

Albiste honen uberan:

Iņigo Roqueri elkarrizketa

Lina Ben Mhenni-ren Tunissian girl euskaraz

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)