Albisteak

Zor kitatze bat iraganarekin

Asteazkena, 2018-11-14

Ińigo Aranbarrik bere lehen ipuin liburua plazaratu du: Munduko tokirik ederrena (Susa). Aspaldian duen kezka bat izan du abiapuntu: "Nola bizi atzoko guztiak gero eta pisu handiagoa hartzen didan honetan?". Urgentziaz idatzitako hamar ipuinotan topatuko duzue erantzuna.

Abiapuntua

Munduko tokirik ederrena liburua zor kitatze bat izan da. Iraganarekin zor kitatzen bat (...). Nik ez dakit orainean moldatzen atzokorik gabe. Hori izan da liburuko ipuinen abiapuntua”.


Iragana, gero eta pisutsuagoa

Munduko tokirik ederrena denbora askoan erre nauen galderari emandako erantzun posibleetako bat da. Nola bizi atzoko guztiak gero eta pisu handiagoa hartzen didan honetan? Erantzunak, ezinbestean, urgentea izan behar du. Ze, zer esan behar dugu atzo horretaz, bizikizunen biltegi hori abiadura handi batean husten ari bazaigu? Ez bakarrik espazio geografikoak. Jendea ere, gure atzo hori, gurekin bizi izan den jende hori badoa”.


Fikzioaren aldeko apustua

Munduko tokirik ederrena idazleari bidera datorkion aukera eder bat da. Erronka eder bat. Material honekin arriskua dago memoria liburu bat egiteko, biografia polit batzuk egiteko edo antropologiarako tratatu bat egiteko. Baina uste dut literaturaren egitekoa beste bat dela. Material hori oinarrian aprobetxatu behar dela literatura egiteko, fikzioa egiteko”.


Hamar apostoluak

“Fikziozko bizitzak eman zirriborro horiei neurriak konbinatu, koxkak asmatu eta hasierako galderak erantzun bat izan dezan idatzi dut liburua. Eta horretara datoz hamar ipuin hauek. Eta zergatik hamar? Oteizari bezala, apostolu gehiago ez zitzaizkidan kabitzen eta hauexek sartu ditut”.


Raymond Depardonen argazki batekin osatu dute Munduko tokirik ederra (Susa) liburuaren azala. 80ko hamarkadako Glasgow ageri da bertan. Leire Lopez Susako editorearekin batera, Anarik hartu du parte aurkezpen ekitaldian. Hau da kantariak liburuaz egin duen analisia:

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)