Albisteak

Kalean da Bernado Atxagaren nobela berria

Osteguna, 2019-10-24

Duela astebete aurkeztu zuen Bernardo Atxagak bere liburu berria, Etxeak eta hilobiak, jendaurrean; Pamiela etxearen eskutik argitaratu du. Atxagaren ibilbideko hamargarren eleberria da, eta autoreak berak argitalpenaren aurretik hainbat tokitan esan duenez, azkena izatea nahi luke. Duela 40 urte El Pardoko kuartelean aditu zuen mika baten kanta izan da eleberriaren lehen izpia.

Literatur Amuak Ondarroan urriaren 25etik azaroaren 2ra

Asteazkena, 2019-10-23

Literatur amuak jardunaldiak antolatu dituzte beste behin Ondarroan. Ohiko moduan, literatura oinarri begirada zabala eskainiko diote kultur sorkuntzari: literatur solasaldiak, antzerkia, musika... Jarraian duzue egitaraua osorik.

Alice Munroren ipuingintza

Asteartea, 2019-10-22

Pasa den astean banatu zituzten saiakeraren eta itzulpenaren arloko Euskadi Sariak. Isabel Etxeberriak jaso zuen azkena, Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Erein, Igela, 2018) lanari esker. Alice Munro Nobel saridunaren ipuin-bilduma bat da. Aukera aprobetxatu dugu Munrori buruzko amu bat osatzeko.

Abian da Tene Mujika beka

Asteazkena, 2019-10-16

Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak Tene Mujika beka antolatu dute, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza hauspotzeko eta euskal literatura zabaltzeko asmoz. Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu, eta abenduaren 9ra arte aurkez daitezke proiektuak. Albiste honetan bildu ditugu aurtengo deialdiaren oinarriak eta aurreko urteetako irabazleei buruzko xehetasunak.