#UberanPilulak: Iluntzen, Loraldia, Irakurrieran, Munduko emakumeen literatura eta Lekeitioak
Ostirala, 2021-02-26Hona hemen aste honetan Hitzen Uberan atarian argitaratu ditugun edukien bideo-errepasoa.
-><-
Hona hemen aste honetan Hitzen Uberan atarian argitaratu ditugun edukien bideo-errepasoa.
"Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio?" izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Donostiako Tabakaleran. Mikel Laboaren unibertsoko alderdirik esperimentalenean murgilduko dira, Maialen Lujanbio, Itxaro Borda eta Xabier Erkiziarekin batera abiatutako ekimenean. Parte hartuko du6ten aditu eta artisten artean, hainbat euskal idazle daude: Bordaz gain, Bernardo Atxaga, Antonio Casado, Juan Garzia, Juan Gorostidi... Jarraian duzue egitaraua osorik.
Munduko emakumeen literatura izeneko tailerra gidatuko du Josune Muńozek, Bizkaiko Foru Liburutegian, martxoaren 2tik maiatzaren 18ra bitarte, asteartero. Izena emateko azken eguna: martxoak 1.
Miren Gorrotxategi elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Sotoan gordeak (Txalaparta, 2021) liburuaren harira. (Argazkia: Naiz).
Yurre Ugarte elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran saioan, Lilurabera (Alberdania, 2020) liburuaren harira. Ostiralean bertan elkarrizketa publikatuko dugu Hitzen Uberanen ere. (Argazkia: Berria).
Zazpigarren aldiz, Loraldia jaialdia antolatuko dute Bilbon, «Sormenari zor» lemapean. Martxoaren 9tik 28ra egingo dituzte ekitaldiak, hiriko hainbat lekutan. Jarraian bildu ditugu literaturari dagozkionak.