Irratsaioak

Liebana Goņiri elkarrizketa Irakurrieranen

Asteartea, 2020-04-07

Liebana Goņi ilustratzailea elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, bere bi libururen harira: Ilunean argi (Cenlit, 2015) eta Zerua gris dago (Pamiela, 2016).

Jarraian entzun dezakezue osorik:

zerua gris dago

Testua: Isaak Martinez

Ilustrazioak: Liébana Goņi

ALBUM ILUSTRATUEN X. ETXEPARE SARIA 2016

Zerua gris dago. Plaza, txuri. Txuria bakarrik.

Hutsik.

Eta isiltasuna.

Elur maluten isiltasuna (…)

Zerua gris dago albumean adiskidetasun baten sorrera kontatzen bazaigu ere, generoak eragindako aurreiritzien kontrako aldarri isila eskaintzen zaigu, laguntasunaren aldeko proposamen sotila.

Liburuak zeru grisaren azpiko zelai zurian aurki daitekeen bizitzari gorazarre egiten dio, poliki eta kontu handiz, elur maluta elurtzara erori ohi den eran, eta hoztasunean lagun bat izateak ekar lezakeen konplizitate koloretsua erakusten digu, berdin dio lagun hori neska ala mutila izan.

ilunean argi

Argi, bizi eta distiratsu. Kolore laranjadun fruituak eta putzuetan plisti-plasta ibiltzea maite du.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)