Itxaro Bordari elkarrizketa Irakurrieranen
Larunbata, 2019-05-18Itxaro Borda elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Zaborretan azkenak (Maiatz 2015, Booktegi 2019) liburuaren harira.

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:
Sinopsia:
Zaborretan azkenak izenburuak ere zentzu-geruza zenbait iradokitzen ditu, hiru ardatz hauetan gurutzatzen direnak: hondakinen kudeaketa eta ekologismoa; zabor-bilketa eta gizarte-eredua; zabor-imajinarioak jendetasunarekin uztartzen dituzten diskurtsoak. Hiru geruza horietan katramilaturik dabilkigu Amaia Ezpeldoiren gogoa Zaborretan azkenak nobelako orriotan. (Iratxe Retolaza)
Utzi zure iruzkina