Irratsaioak

Gorka Salcesi elkarrizketa Irakurrieranen

Larunbata, 2020-03-07

Gorka Salces elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran saioan, Iraganaren izterrak (Balea zuria, 2019) poesia liburua ardatz hartuta.

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik:

iraganaren izterrak

Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986). Historiako lizentziatura eta masterra bukatu ostean, Berria egunkarian bekadun-erredaktore lanetan aritu zen urtebetez, euskaldunek komunikabideen aurrean dituzten iritziak, ohiturak eta jarrerak aztergai dituen doktore-tesian murgildu aurretik. Gaur egun Historiako irakasle lanetan dihardu bigarren hezkuntzan, eta bere ikasleek ez dakite idazten duenik. 2013an Ermua Hiria literatur lehiaketa irabazi zuen Apirila ˝ir˝irka poemarioarekin, eta orduz geroztik bi bigarren sari jaso ditu Pasaia Hiria (Haize takikardikoa, 2014) eta Hondarribiko Bordari (Ekinokzio bete Gales, 2017) lehiaketetan.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)