Irakurrieran irratsaioko azken elkarrizketak
Ostirala, 2019-01-04Leire Palaciosek eta Gotzon Barandiaranek gidaturik, literatur aktualitateari jarraipen sakona egiten zaio Irakurrieran irratsaioan, ordubeteko solasaldi sakonekin. Jarraian topatuko dituzue azken hilabeteetako elkarrizketak. Irakurrieran Bizkaia Irratian eskaintzen da Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, Bizkaiako Foru Aldundiaren laguntzaz. Gotzon Barandiaranek agur esan dio hamar urteko ibilbideari esatari gisa, azken saio hauekin. (Argazkian elkarrizketarik berriena, Gotzon Barandiaranen azkena, Edorta Jimenezi egindakoa).
Edorta Jimenez, Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua (Txalaparta)
Harkaitz Cano, Fakirraren ahotsa (Susa)
Iñigo Aranbarri, Munduko tokirik ederrena (Susa)
Katixa Agirre, Amek ez dute (Elkar)
Esti Martinez de Cerio, Azalberritze bat (Balea zuria)
Xamar, Etxerako bidean (Pamiela)
Hasier Larretxea, Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela)
Josu Goikoetxea, Zer luzea negu hau (Elkar)
Ugaitz Agirre, Tximeletak bizkarrean (Susa)
Xabier Gantzarain, Zuloa (Elkar)
Belatz, Gerezi garaia (Txalaparta)
Iñigo Roque, Errepidean (Pasazaite)