Elkarrizketak

Hedoi Etxarterekin solasean

Entzun Sinplistak liburuaren inguruan egindako elkarrizketa, eta Etxartek errezitatutako lau testuOstirala, 2013-03-22

Eresbilen elkartu gara Hedoi Etxarterekin. Susarekin kaleratu duen Sinplistak liburua esku artean. Jarraian entzun dezakezue abiatu dugun solasaldia. Poesia, idazleak, maitasuna, gorputzak... pertsonak, eta haien lerro arteko borrokak. Elkarrizketaren ostean errezitatu dizkigu hiru poema, eta liburuko aurkibidea.

Hedoi Etxarterekin solasean

Azaroan aurkeztu zuen Sinplistak liburua Hedoi Etxartek, abenduan Ahotsenean. Ez ziren nolanahiko aurkezpenak izan, eta prentsaurrekoek izan ohi duten zurruntasuna irauli zuten. Aurkezpen haiek eta poesia, Roque Dalton, izenak, pertsonak izan ditugu hizpide.

"Poesia egon behar da espero ez den lekuetan, borrokatu behar duelako hor egoteko".

"Gaur egun zoriontasuna oso dago lotua ez zu ondo egotearekin baizik eta zu bestea baino hobe egotearekin, horrek automatikoki esan nahi du beste batzuk zu baino okerrago egon behar direla zu ondo egoteko".

"Oso garbi eduki dut poema hauek idazterakoan ezin zela askatasunik egon nire ekoizpenean. Ez dauka adierazpen askatasunak inolako zentzurik askea ez den mundu batean. Zentzu horretan artista askearen ideia, hori Leninek esaten du, edo poltsikoaren edo artistaren egoeraren morrontzazko joera bat da. Zergatik egon behar dira poeta askeak arotz askeak existitzen ez diren gizarte batean, edo sexu liberatua ez dagoen gizarte batean? Esango nuke poesiaren lekurik duinena dela hain justu onartzea menpekotasuna, onartzea: bai, poesia ezinbestekoa da, baina okinaren mailan dagoen heinean".

"Sinplistak oraingoz ulertu da oso ondo: ulertu da alde egon direnen partez, kontra egonda manifestatu dutenen partez eta Sinplistaki buruz ezer ere ez esatea erabaki duen jendearen partez".

Hedoi Etxartek errezitatutako poemak

Askatasun kalea

Jasaten ez ditudan elkarrizketak

Okindegitik irten ondoren

Sinplistak liburuaren aurkibidea

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)