Amuak

Paul Austerren lerro arteko musika

Astelehena, 2013-10-28

Ez naiz Auster idatzi zuen behin Enrique Vila-Matasek; testu hartan Paul Austerren obra eta idazle gisa duen xarma defendatu zituen. Oihartzun zabala izan du luzez Austerren obrak, bolada batean erdarekin batera euskaraz iritsi zitzaizkigun bere lanik berrienak Alberdania argitaletxearen eskutik. Vila-Matasek aipatzen duenez, Austerren lanek ez dute askorentzat behinolako distira, sormenezko gorabeherek jan omen diote azken urteetan lanik berrienen maila... baina hala izanik ere, idazlearen balioa berrestu zuen Vila-Matasek, literatur zirkuluetan hain ohikoa den inbidia salatuz, idazlearen balioa, ofizioa eta lana balizko gorabeheretatik harago kokatuz.

Austerren ubera azaldu zaigu azkenaldian birritan. Mikel Ibargurenek hainbat idazleren esanak ekarri dizkigu gogora egin berri diogun elkarrizketanPaul Austerrek dio idazleak gizaki zaurituak direla eta gizaki hori berrosatzeko idazten dutela”. Harkaitz Canok sarritan ekarri du Auster plazara, besteak beste Literatura Eskolan hari buruz gidatu zuen saioan edo Kristalezko hiria (Txalaparta, 2006) komikiaren itzulpena bere esku hartzean. Canok Aiztoa eta arkatza liburuaren hitzaurrea egin berri du, bertan topatu ditugu hitz hauek:

Maitasunez hitz egiten dute idazleek euren ofizioari buruz; trabak traba eta poseak pose, benetako idazle batek ez bailuke sekula berea beste ezein ofizioren truk aldatuko. Buruhausteak buruhauste eta izerdiak izerdi, Paul Austerren hitzak gogoan beti: “Ez da idazteak berealdiko plazera ematen didanik, baina askoz okerragoa da idazten ez badut”.

Letra inprimatutik harago Austerren lanek izan dute bestelako oihartzunik. Jeff Gardner musikariak The music of chance izeneko diskoa plazaratu zuen 1999an, Austerrek idatzitako liburuetatik abiatuta sortutako jazz piezekin. Haietako batzuk entzuteko gonbitea luzatu nahi dizuegu amu honetan:

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)