Agenda

«Krakovia» Bilbon

Xehetasunak
Noiz: abenduak 14, 19:30etan
Non: Bilbo, Bira kulturgunea

«Krakovia» Bilbon

Goizalde Landabaso-Etcheverryk bere lehen eleberri Krakovia (Erein, 2021) aurkeztuko du, Txani Rodriguez lagun duela.

Sinopsia

Eleberriko narratzaileak dagoeneko troka bilakatu den zuloa dauka haragi bizian. Infiniturantz doan hamar zentimetro zabaleko zauria izterrean. Mina barrurantz egiten duen uhina gero eta handiagoa da. Hondoratzear dagoen baporea da narratzailea. Zeri eutsi diezaiokegu zulo sakonera goazenean?

Ospitaleko Larrialdietako errezelek sortutako gelatxo batean sartu dute narratzailea; bakarrik, hara zelan heldu den oso ondo ez dakiela. Noraezean dago, galduta... Zelan biziraun, zure kontroletik kanpo dagoen egoera batean? Zerk eman diezazuke patxada egoera asaldatu honetan?

Ezinegon horretatik abiatzen da autorea bere lehen eleberri honetan. Bizitzaren atakan jarri du narratzaile protagonista, eta arma gisa ironia eta umorea eman dizkio.