«Dena ametsa den irudipena» Durangon
Leire Vargasen Dena ametsa den irudipena (Elkar, 2021) poema-liburua aurkezteko bertso-saioa egingo dute Durangon. Miren Amurizak jarriko ditu gaiak, eta Oihana Arana eta Erika Lagoma arituko dira kantuan.
Sinopsia
Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak ageri dira poema sorta honetan: bere buruarekin, gizartearekin, bikote barruan… Guztiak ere, hizkuntza doi eta dotore batean adieraziak. Ahots gazte eta berri bat, edertasun eta nortasun handi baten jabe, Irun Hiria poesia-saria merezi izan duena.