Agenda

Aintzane Usandizagak "Kabitu ezina" aurkeztuko du Lasarten

Xehetasunak
Noiz: ekainak 19, 20:00etan
Non: Lasarte, Jalgi

Aintzane Usandizagak

Aintzane Usandizagak Kabitu ezina (Elkar, 2019) liburua aurkeztuko du Jalgin.

Sinopsia:

Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez…

Zortzi istorio idatzi ditu Aintzane Usandizagak bere lehenengo liburu honetan; egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik harago doazenak; hitz zehatzarekin asmatzen duten kontakizunak, zaurian hatza sartzen duenaren trebeziaz eta ausardiaz.