Agenda

Carson McCullers-en "Kafe tristearen balada" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: azaroak 26, 19:00etan
Non: Getaria, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Getaria

Carson McCullers-en

Carson McCullers-en Kafe tristearen balada (Pasazaite, 2020) mintzagai izango dute. Gidaria: Uxue Alberdi.

Sinopsia:

Herria bera eskasa da; ezer askorik ez dago han, soilik kotoi fa- brika, langileak bizi diren bi gelako etxeak, mertxikondo bakar batzuk, eliza bat koloretako bi leihorekin eta kale nagusi ziztrin bat ehun yarda besterik ez dena.... Horrela zabaltzen da Kafe tristearen balada, Carson McCullers-en obrarik ezagunena. Herriaren izena ez da aipatzen, baina ziur aski idazleak bere jaioterria zeukan gogoan lerro horiek idatzi zituenean, zeren eta horrelako leku hits, bakarti, bazterreko batean jaio baitzen Carson McCullers 1917an, Deep South edo Hegoalde Sakoneko Columbus herrian, Georgiako estatuan.