Gotzon Hermosilla eta Iñigo Astiz "Gaur galtzea tokatzen da" liburuaz solasean
Xehetasunak
Noiz: urriak 10, 19:00etan
Non: Altzaga, Udal Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Altzaga
Gotzon Hermosillarekin Gaur galtzea tokatzen da liburuaz solas egingo du Iñigo Astizek.
Sinopsia:
Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga legala, dela –batez ere– ilegala.
Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak… Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du josteko abilezia.