Agenda

«Moio: Gordetzea ezinezkoa zen», Gasteizen

Xehetasunak
Noiz: irailak 30, 19:30etan
Non: Gasteiz, Ignacio Aldekoa kultur etxea

«Moio: Gordetzea ezinezkoa zen», Gasteizen

Kattalin Minerren Moio: Gordetzea ezinezkoa zen (Elkar, 2019) liburuari buruz hitz egingo dute Gasteizko Irakurle Klubean.

Sinopsia:

Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”.

Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasunaz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena. Urteak igaro ahala, ordea, zer geratu da? Ez ote da maila intimora igaro dimentsio publiko eta politikoa erdietsi zituen kasua? Hipotesi horretatik abiatuta, hainbat elkarrizketa egin ditu Minerrek: Moioren kuadrillako lagunekin, haren anaiarekin, Medeak taldeko feministekin, omenaldian bertso gogoagarriak kantatu zituen Maialen Lujanbiorekin, Moioren azken gutuna argitaratu zuen Iratxe Retolazarekin, Brayan Altimasbere hernaniar trans gaztearekin…

Maialen Akizu kolaboratzaileak luze eta sakon elkarrizketatu zuen Kattalin Miner Hitzen Uberanen. Ikus HEMEN elkarrizketa.

«Isilik egon bada ere, ez da geldi egon den memoria bat izan»

«Bakoitzarentzat izan denaz haraindi, Moio memoria historiko baten erreferentea da»

«Garen hori izateko helburuak jartzen ditugu, baina garen horrek ez du bukaerarik, beti ari gara birsortzen, erabakitzen zeintzuk garen, denok»

«Ez zait interesatzen ariketa estetiko-artistiko hutsak egitea, obratik bereizitako idazlea izatea»