«Andrezaharraren manifestua» Donostian
Metrokoadroka sormen kolektiboak Andrezaharraren manifestua emanaldia eskainiko du, Mari Luz Estebanen liburua oinarritzat hartuz. Irakurri hemen Estebani liburuari buruz egin genion elkarrizketa: «Zahartzaroa beti negatibotzat hartzea gauzak sinplifikatzea da».
Sinopsia
Bost emakume, bost gorputz, bost andrezahar ikusiko ditugu publikoaren aurrean beren sentimenduak dastatzen. Irakurketa uneak poema bisual eta antzeztuekin uztartuko dira, modu umoretsu zein aldarrikatzaileak tartekatuz, emanaldi hunkigarria lortu arte.