Sinadurak

Ohiko (H)ilbeltza egingo dute, urtarrilaren 24tik 30era

Asteazkena, 2021-12-22

Betiko formatura itzulita, astebetez egingo dute (H)ilbeltza Baztanen: urtarrilaren 24tik 30era izango da, eta VIII. edizioa dute aurtengoa. Albiste honetan bildu dugu egitaraua osorik. Irudian, jaialdiaren antolatzaileak, aurtengo kartelarekin.

Tupust kolektiboa eta Iaki Alegria Irakurrieran irratsaioan

Ostirala, 2021-12-17

Tupust! kolektiboa eta Iaki Alegria elkarrizketatu ditu Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Euskal Idazleen Elkartearen eta Bizkaia Irratiaren eskutik. Tupust! kolektiboaren ZU komikiaz (Autoedizioa, 2021) eta Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak (UEU, 2021) liburuez mintzatu dira.

Hainbat ekitaldi eta aldarrikapen bat, Txillardegi omentzeko

Osteguna, 2021-12-16

2022ko urtarrilaren 14an izango dira 10 urte Jose Luis EnparantzaTxillardegiingeniari, idazle, hizkuntzalari eta politikaria hil zenetik. Horregatik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta, aldarrikapen bat zabaldu dute: Txillardegiren izena har dezala Donostiako Liburutegi Nagusiak. Irudia: Txillardegi Liburutegia.

Itziar Ugarte Irakurrieran irratsaioan

Asteazkena, 2021-12-15

Itziar Ugarte elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Euskal Idazleen Elkartearen eta Bizkaia Irratiaren eskutik. Gu gabe ere (Susa, 2021) poema-liburuari buruz hitz egin dute.