Albisteak

Amaia Lasari omenaldia Getarian

Asteartea, 2021-05-11

"Amaia Lasa Alegria, Kaiuaren hegaldia" omenaldia antolatu dute aste honetan Getarian. Amaia Lasa Alegriaren lehen poesia liburua plazaratu zuela 50 urte bete diren honetan, hiru ekitaldiren bitartez izango dute izango dute gogoan bere ibilbidea. (Argazkia: wikipedia).

«Hormako atea» eta «Niirlit»: urruneko lurraldeetara bidaiatzeko gonbita

Astelehena, 2021-05-10

Bi itzulpen argitaratu dira berriki: bata, Hormako atea eta beste ipuin batzuk, Herbert George Wells-ena; bestea, Niirlit eleberria, Juliana Léveillé-Trudel idazlearena; Joxe Mari Berasategik eta Aiora Jakak itzuli dituzte, hurrenez hurren, eta urruneko lurraldeetako bidaiatzeko aukera eskaintzen dute biek ala biek. Irudia: Salluit herria, Niirlit eleberriaren kokalekua.

Poesia, antropologiaren tresnekin

Osteguna, 2021-05-06

Ni eta gu: Zazpigarren uhina poesia-liburua argitaratu du Pako Aristik, Erein argitaletxearen eskutik: bere ibilbideko zazpigarrena; pasa den astean aurkeztu zuen Donostian, Inazio Mujika editorearekin batera. Liburuan, poemez gainera, zenbait argazki biltzen dira, autoreak berak modu «espontaneoan» eginak. (Irudia: Erein).

"Hitzez eta ahotsez" irakurraldia Durangon

Asteazkena, 2021-05-05

"Hitzez eta ahotsez" herri ekimena antolatu dute zortzigarren aldiz Durangon. Aurten "maitasuna" izaten ari da ekitaldien ardatza. Maiatzaren 7an (ostirala) "jendaurreko irakurraldi girotua" antolatu dute, San Agustin kultur gunean.

Libuaren Eguna Irakurrieran saioko ardatz

Osteguna, 2021-04-29

Liburuaren egunaren bueltan saio berezia egin zuten Irakurrieran irrratsaioan. Aurrez aurre izan zituzten Juanra Madariaga idazlea eta "nontzeberri.eus"eko kidea, eta Xabier Arauzo (BFAko Euskara Zuzendaria); elkarrizketatu bakarrik ez, testuak irakurtzen ere jarri zituen Leire Palacios esatariak.