Sinadurak

Igartza Bekara lanak aurkezteko azken asteak

Asteazkena, 2019-06-12

Hilaren 30an amaituko da Igartza bekara lanak aurkezteko epea. Elkar argitaletxeak, CAF enpresak eta Beasaingo Udalak antolatzen dute sari hori, "euskal kultura zabaltzeko eta idazle gazteen lanari laguntza emateko" helburuarekin. 35 urte azpiko idazleek bakarrik har dezakete parte eta irabazleak 6.000 euroko diru-laguntza jasoko du. Soilik narratibako lanak aurkez daitezke. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketaren oinarriak.

Ekainaren 10a bitarte eman daiteke izena Hitzaren Eskolan

Asteazkena, 2019-06-05

Ekimen berri eta erakargarria plazaratu zuen Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak, Dinamoa Sormen Gunearekin lotuta: Hitzaren Eskola. Lorea Agirre, Irene Arrarats, Gorka Arrese, Harkaitz Cano, Igor Elortza eta Miren Gaztaņaga ariko dira irakasle. Ekainaren 10a bitarte eman daiteke izena.