Sinadurak

“Artea eraikia da eta denok dakigu eraikia dela, baina, ez bagara konturatzen Teleberria ere eraikia dela, gaizki gabiltza”

Ostirala, 2018-12-28

Sautrela telebista-saioko gidoilari-lanak amaitu eta Madrilera joan zen Xabier Gantzarain, arteari buruzko master bat egitera. Garaitsu hartan egin zuen lehen harremana Asier Mendizabalekin eta garaitsu hartan egin zion elkarrizketa Ibon Aranberriri (artistak dira biak). Garaitsu hartakoa da orobat Zuloa (Elkar, 2018) hauspotu duen kezka: Euskal Herriko artisten lanari buruzko ezagutza eta irakurketa falta.