Albisteak

Vital Fundazioak poesia lehiaketa berri bat jarri du martxan

Osteguna, 2018-03-15

Vital Poesia Lehiaketa 18 urtetik gora dituzten arabarrei zuzendua dago. 100 eta 400 euro arteko lau sari emango dira. Poemak aurkezteko epea apirilaren 13an amaituko da.

"Nahi duten guztiek euren trebetasun poetikoa garatzeko aukera izan dezaten". Hori izan da lehiaketa berria abiarazteko arrazoi nagusia. Oinarriak Vital Fundazioaren web orrialdean aurkituko dituzue: www.fundacionvital.eus


 

Originalak eta argitaratu gabeak

Poemak originalak eta argitaratu gabeak beharko dute izan, euskaraz edo gazteleraz idatziak eta, gaiari dagokionez, norberak aukeratua. Hori bai: egile bakoitzak olerki original bakarra aurkeztu dezake, "inolaz ere ez 25 bertsotik gorakoa".

Poemak laukoiztuta bidali beharko dira, gutun-azal baten barruan eta gutun-azalean lehiaketaren izena idatzita. Gutun-azal horren barruan beste txikiago bat sartuko da eta txiki hori itxita etorriko da. Txikiaren azalean poemaren titulua idatziko da, eta barruan honako datu hauek zehaztuko dira: poemaren titulua, egilearen izena, helbidea eta telefonoa, NAN fotokopia eta ordura arte poemak ez duela saririk jaso eta ez dela argitaratua izan egiaztatzen duen idatzia sinatua. Eskakizun horiek betetzen ez dituzten lanak atzera botako dira.


Epeak: apirilak 23

Lanak aurkezteko epealdia apirilaren 13an amaituko da, eguerdiko 12:00etan. Lanak Gasteizko Kordoi Etxean aurkeztu beharko dira, Vital Fundazioaren egoitzan, eta epaimahaiak emango dituen lau sarietako bat lortzeko aukera izango dute. Sariak 100 eta 400 euro bitartekoak izango dira eta diploma egiaztagarria ere emango da.

Epaimahaia lurraldeko olerkariek eta kultura arloko pertsona esanguratsuek osatuko dute, eta sariak ematen diren egunean bertan emango du ezagutzera epaia, hau da, 2018ko apirilaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, Vital Fundazioa Aretoan egingo den ekitaldi batean (Bakea 5, Dendarabako 1. solairua).

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)