Albisteak

Urte berriarekin batera, Zazpi Senideko ikusteko hainbat aukera

Asteartea, 2019-01-08

Urte berriarekin batera, hainbat tokitan emango dute Zazpi Senideko antzezlana; Bilboko Arriaga Antzokian izango dira gaur, eta igandean, berriz, Oiartzunen.

2018ko martxoan estreinatu zen Zazpi senideko antzezlana. Udaberrian eta udazkenean hainbat lekutan eman ondoren, urte berriarekin batera, hitzordu gehiago iragarri dituzte: hasteko, Bilboko Arriaga Antzokian izango dira gaur.

Axut!

Hiru konpainiak osatu dute Zazpi Senideko antzezlana, elkarlanean: Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Axut! konpainiek. Lehen biak ezagunak ditu euskal antzerkizaleak, baina Axut! konpainia berria(goa) da. Manex eta Ximun Fuchs anaiek sortu dute. Hain justu ere, haiek biak dira Zazpi senideko obrak aktoreak. Honela azaldu zuen Manexek kolektibo berria abiatzeko beharra:

Anaitasuna hizpide

Axut! kolektiboko bi kideak anaiak izaki, elkarlanean egindako lehen lan honetan anaitasunari erreparatu diote, galdera honi tiraka: nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Zazpi historia dakartza emankizunak, eta zazpi txatalak osatzeko hainbat lagunen testigantzak bildu dituzte Fuchstarrek: Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga eta Eņaut Castagnet.

Urtarrileko eta otsaileko datak

Urtarrilak 8: BILBOn, 19:30etan, Arriaga antzokian.

Urtarrilak 13: OIARTZUNen, 19etan, Pleno Aretoan.

Urtarrilak 27: OŅATIn, 19etan, Santa Ana aretoan.

Otsailak 1: ZORNOTZAn, 20:15etan, Aretoan.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)